XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Frantzian bertan aski ongi bereizten eta errespetatzen baitira mapetan, adibidez, Bonlieu frantzesa ordez Bonloc gaskoina (gure Lekuona-ren ordaina) emanez, eta Espainia-n ere Fonfría gaztelaniarraren ondoan Fontvella, Fontenova, Villanova katalan eta galiziarrak.

Guk aldaki edo bariante dialektal guztiak () aldaketarik gabe jasotzen ahalegindu gara.

Bestalde ohar filologikoetan Araba, Nafarroa eta Iparraldeko beste toponimoen aipamenak ematen ditugu, Euskal Herri osoko onomastikarekin konparaketak eta konstatapenak egitearren.

c) Etimologia. Esan dugunez, etimologia izan da Euskal Herrian arlorik arriskutsu eta labainkorrenetakoa, oraindik oinarri filologiko sendorik etzegoenean.

Ia euskaldun bakoitza etimologista bihurtu zaigu.

Honetaz J. Vinson-ek zuhurki zioen.

(11) .

Vinson-en iritzi garratz hau kontutan edukirik ere, guri komenigarria deritzaigu etimologia kasu zehatz askotan abordatzea, gaur egun euskal filologiaren egoera ez baita XIX mendekoa bezalakoa.

Beraz, toponimian ematen den elemendu askoren esanahia (batez ere fitonimian) ezaguna zaigu, eta, bestalde, latina eta erromanikoaren eragina duen osagai asko aski gardena eta ziurra da iturriaren aldetik.

Etimologia extrelatinoak (kaukasiarrak, ipar-afrikarrak, zeltak...) dira, aldiz, ilun eta garbiak gertatzen dira filologoentzat.

Kasu horietan osagaien iturria abordatzea positiboa deritzaigu, kaleko euskaldun arruntak, maiz, tradizioko hitz asko, azken urraduragatik, ez-ezaguna baitu.

Hori gertatzen da zuhaitz eta landare-izen askorekin.